Eusko Label patata
Eusko Label zigilua duen Arabako patata osagai ordezkaezina da gure sukaldaritza tradizionalean. Zigilu honek patatek kalitate gorena dutela bermatzen du, eta horregatik ekoizpen prozesu osoa zorrotz kontrolatzen da kontsumitzaileari produktu osasuntsua, homogeneoa eta kalitatezkoa eskaintzeko.
Monalisa eta Lucinda.
2,5kg-ko poltsetan.
Arabako lurraldean ekoiztutako patata. Sukaldaritzan edozein eran prestatzeko egokia. Forma obalatua dauka, eta bere azala zein haragia hori kolorekoa da.