Goarniziorako patata
Panadera erara moztuta dauden patata hauek arrainarekin, haragiarekin edota edozein saltsarekin batera kontsumitzeko egokiak dira.
Patata zurituta, hutsean ontziratuta eta lurrunetan egosita aurkezten da, kontsumitzeko prest, eta inolako kontserbatzaile edota alergenorik gabe.
Hotzean gorde behar da, eta bi hilabetetako iraungitze data du.
Produktua dastatzeko, nahikoa izango da 10 minutuz labean 180º-tan sartzea, zartaginean 5 minutuz frijitzea, edota mikrouhinean 3 minutuz berotzea. Patatak bero daudenean, gatza gehitu eta gainontzeko osagaiekin nahastu.
Bero dagoen oliotan sartu nahi baldin bada, edukia aurretik ongi xukatu zipriztinekin sortu daitezkeen erredurak saihesteko.
450g-ko ontzietan.

