GURE KONPROMISOAK

Izaera soziala

eta kooperatiboa

Pertsonak, bertako produktua eta jasangarritasuna

Gure DNA kooperatiboak ematen digun izaera sozialari esker, hartzen dugun erabaki bakoitzean gogoan izaten dugu beti gizartea, gure inguruneko ekoizpena eta ingurumenaren zaintza, produktuaren kalitatea eta berrikuntza ahaztu gabe.

udapa-compromiso

Enpresa batek bere pertsonek balio dutena balio du

Giza taldeak kooperatibaren egunerokotasunean duen inplikazioa funtsezkoa izan da lortutako arrakastarako. Horregatik, badakigu gure pertsonak, haien osasuna eta ongizatea ondo zaindu behar direla, eta haien garapen pertsonala eta profesionala babestu behar dela.  

Jatorria eta kalitatea bermatuta duten patatak

Sortu zenetik, Udapan bertako ekoizleak kooperatiban erabat integratzearen alde aritu gara lanean, eta apustu horren ondorioz, patata izan zen Eusko Label zigiluarekin merkaturatu zen lehen produktua. Gainera, 2008an kooperatiba Hazitarako Patataren Erakunde Biderkatzaile Ofizial gisa onartua izan zenetik hazirako patataren ugalketari ekin diogu gure nekazariak hornitzeko. Eta azken urteetan instalazio berriak eraikitzeko egindako inbertsioei esker, tokiko ekoizpena biltegiratzeko geneukan ahalmena ere handitu egin da. 

Ingurunea zaintzeko bizi gara

Ingurumena babestea funtsezkoa da guretzat eta horregatik, bertako produktuaren ekoizpena sustatzen dugu, eta labore jasangarri bat egiten dugu ekoizpen-teknika kontrolatuen eta nekazaritza-jardunbide egokien sistemen bidez. Gainera, ISO 14001 eta Global GAP ziurtagiriak ditugu, Karbono Aztarna kalkulatzen sektoreko lehen enpresa izan ginen Estatuan, eta Europa mailako hainbat sari jaso ditugu gure hondakinen kudeaketagatik.

Kalitatea eta kontrola, ausaz ezer utzi gabe

Kalitatea eta bikaintasuna gure DNAren parte dira, uneoro kooperatibaren kudeaketa etiko eta arduratsua egitea bilatzen baitugu.

Patata gure instalazioetan sartzen den momentutik bere trazabilitatea ziurtatuta geratzen da, automatizazio eta informazioaren tratamendurako lan-prozedura zorrotzak jarraituz.

Udapa S.Coop-en kalitate, elikadura segurtasun eta ingurumen politika(opens in new tab) irakurri.

Elikagaien kalitateari eta segurtasunari buruzko IFS arauaren ziurtagiria(opens in new tab).

30 urte baino gehiago daramatzagu berrikuntza lantzen.

Egunez egun berrikuntzak egiten ditugu gure produktuen eta prozesuen kalitatea hobetzeko, eta batez ere, ekoizpen osasungarriagoa eta ingurumena errespetatzen duena lortzeko. Halaber, Industria 4.0 delakoaz baliatzen gara ekoizpen-bitartekoen antolaketaren arloan.  

Pertsonak gure lehentasuna dira

Tokiko eta hurbileko ekoizpenaren alde egiten dugun apustu horrek gure herrietan enplegua sortzen eta bertan biztanleria finkatzen laguntzen du. Gainera, taldearen enpresa-jarduerak ez du irabazia edozein preziotan bilatzen, izan ere, jarduteko orduan beti kode etiko bat gailentzen da.

Udapa S.Coop. enpresaren gizarte politika(opens in new tab) irakurri.

Irakurri 2023ko gizarte ekintzen memoria(opens in new tab).

Mundu hobea eraikitzeko lan egiten dugu

Gure ingurune hurbiletik haratago bizi diren desberdintasun izugarriak ezagutzen ditugu, eta horregatik, bidezkoagoa den mundu bat lortzeko konpromisoa sentitzen dugu. Hori dela eta, hainbat herrialdetan gauzatzen diren laguntza- eta garapen-proiektu ugaritan parte hartzen dugu.