Jaki eta pintxoetarako patata
Kubo forman moztutako patata hauek saltsa minarekin laguntzeko edo jaki bati gehitzeko egokiak dira. Patata zurituta, moztuta, hutsean ontziratuta eta lurrunetan egosita aurkezten da, kontsumitzeko prest, eta inolako kontserbatzaile edota alergenorik gabe. Hotzean gorde behar da, eta bi hilabetetako iraungitze data du.
Pintxo edota jaki bat prestatzeko, patatak berotu (10 min labean, 5 min zartaginean eta 3 min mikrouhinean), gatza gehitu eta gainontzeko osagaiekin nahastu. Bero dagoen oliotan sartu nahi baldin bada, edukia aurretik ongi xukatu zipriztinekin sortu daitezkeen erredurak saihesteko.
450g-ko ontzietan.

