PROIEKTU KOOPERATIBOA
Proiektu kooperatibo
berezia
gara.
Udapa
Udapa nekazariez, enpresa-kudeatzaileez eta langileez osaturiko proiektu kooperatibo berezia da.1993. urtean sortu zen patata freskoak ekoizteko, maneiatzeko eta merkaturako prozesuak berritzeko, hobetzeko eta profesionalizatzeko asmoz, eta gaur egun ere aurrera jarraitzen dugu hasierako helburu eta ilusio berarekin.
Proiektuaren barruan ekoizleak egoteak jatorrizko produktuarekin uneoro harremanetan egoteko aukera ematen digu, horrela kalitate, espezializazio eta dibertsifikazio maila handienak lortuz.
Gure izaera kooperatiboa dela eta, gure ingurunearen garapen ekonomikoa eta soziala bilatzen dugu behin eta berriz.
Gure historia
1993
Proiektu kooperatibo berezi bat sortu da
PROPACO (nekazarien kooperatiba), PROAGRAL (lan elkartuko kooperatiba) eta Laboral Kutxaren (kreditu-kooperatiba) batasunari esker sortu da Udapa, patatak ekoizteko eta merkaturatzeko prozesuak hobetu, berritu eta profesionalizatzeko xedea duen proiektu kooperatiboa.
1993
Eusko Label, jatorriaren eta kalitatearen bermea Hilabete batzuk geroago, Arabako patata Eusko Label zigiluarekin merkaturatzen hasten da, produktu horren jatorria eta kalitate gorena bermatuz.
1998
ISO 9001
Udapa Estatuan patata merkaturatzen duen lehen enpresa da ISO 9001 araua lortzen. Arau honek kalitatea kudeatzeko berezko eredu bat izatea bermatzen du.
2002
Arriurdina kaleko eraikin berria
Udapak trazabilitatea kontrolatzeko sistemak dituen instalazio berriak martxan jarri ditu Arriurdina kalean.
2008
Hazitarako patata
Udapa Hazitarako Patataren Erakunde Biderkatzaile Ofizial gisa onartua da
2008
Eraikin berria Paduleta kalean
Kooperatibak lantegi berri bat eraiki du Paduleta kalean bere fabrikazio-gaitasuna eta prozesuen automatizazioa handitzeko asmoz.
2010, 2011, 2012
Ingurumena zaintzeagatik aitorpenak
2010an Udapak Kooperatiba Sozialki Arduratsuaren Saria lortu du, 2011n Ingurumen Jardunbide Egokien Saria, eta 2012an Europako Ingurumenaren Saria jaso du.
2011
Euskal Baserri
Kooperatibak Euskal Baserri zigilua duten patatak merkaturatzen hasten da. Zigilu horrek produktua Euskadin ekoiztu dela bermatzen du.
2013
Karbono-aztarnaren analisia
Udapa Karbono-aztarna neurtu duen sektoreko lehen enpresa izan da Estatuan. Kalkulua kooperatibak zuzenean edo zeharka isuritako berotegi-efektuko gas guztiak ezagutzeko, eta horiek murrizten saiatzeko egin du.
2016
Paturpat-en sorrera
Nekazaritzako elikagaien sektoreko erreferentziazko zentro teknologikoen laguntzaz ikerketa-lan handia egin ostean, Paturpat sortu da kontsumitzaileek eskatzen ari diren joera berriei erantzuten dieten produktuak merkaturatzeko.
2017
Jateko prest dauden patatak supermerkatuan
Paturpat hutsean ontziratuta eta lurrunetan egositako pataten bidez sortutako produktu-sorta merkaturatzen hasten da.
2017
Berrikuntzaren saria
Urte amaieran, Paturpatek Lanzadera saria jaso du Fruit Attraction azokan, barazki eta fruta sektoreko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiekturik onena izateagatik.
2018
IFSa lortzea
Elikagaien segurtasun-protokoloa betetzeari buruzko auditoria zorrotza egin ostean, Paturpatek IFS ziurtagirian kalifikazio bikaina erdietsi du, autokontrolari, instalazioen kalitateari eta proiektuan oso inplikatuta dagoen taldeak egindako lan mardulari esker.
2019
Zuhatzubidea kaleko eraikin berria
Patata jasotzeko, kalibratzeko eta kontserbatzeko eraikin berria estreinatu du kooperatibak. 4.0 teknologiaz hornitutako 14.000m2-ko eraikin honek 15.000 tona patata baino gehiago hotzean kontserbatzeko gaitasuna dauka, eta bertako ekoizpena bultzatzeko asmoarekin egin da.
2020
Udapa facil markaren sorrera
Marka berri bat sortu da komenentziazko produktu-sorta biltzeko. Produktu horiek zaporetsuak, erabilerrazak eta osasuntsuak dira, eta kontsumitzaileen eskakizunei erantzuten diete.
2021
Berdintasun Plana
Udapak bere lehen Berdintasun Plana abian jarri du enpresaren barruan gizonen eta emakumezkoen arteko berdintasuna bermatzeko.
2021
GUpat
Garlan kooperatibaren eskutik, Udapak GUpat enpresa-proiektu berria sortu du, Araba mailan egiten den moduan, Estatuko beste probintzietan ere patataren sektorea profesionalizatzeko helburuarekin.
2022
Eguzki-plakak
Udapak bere lehen instalazio fotovoltaikoa martxan jarri du, energia berdez hornitu ahal izateko.
2023
Ontziratzeko gela berria
Udapak robotikoki jarduten den ontziratze gela berria instituzionalki inauguratu du, azken belaunaldiko hautagailu optiko batez eta automatikoki elikatzen diren hiru ontziratze-lerroz hornitua.
2023
Jardunbide Egokiengatiko Saria
Arabako Foru Aldundiaren eskutik, Udapak 3. saria jaso du Jardunbide Egokien Lehiaketan, ontzien ekodiseinuan oinarritutako proiektu bat gauzatzeagatik.
2024
Merkatuan Berritzeagatik Saria
Paturpat-ek BTEM saria jaso du Merkatu Berrikuntzaren kategorian, jateko prest dagoen patata sortarekin elikagaien sektoreari egin dion ekarpena nabarmentzeko.