• Patata receta tradicional

Patata errezeta tradizionala

Deskribapena

Xerratan moztutako patata hauek olioarekin, piperbeltzarekin eta limoiarekin onduta datoz, beraz aukera paregabea dira goarnizio moduan zerbitzatzeko.

Produktua kontsumitzeko prest dator; hots, patata zurituta, hutsean ontziratuta eta lurrunetan egosita  aurkezten da, inolako kontserbatzaile edo alergenorik izan gabe.

Horregatik, dastatzeko, nahikoa izango da poltsaren edukia mikrouhin-labean 3 minutuz berotzea, zartaginean 5 minutuz, labean 10 minutuz edo air fryer-ean 15 minutuz.

Hotzean gordez gero, bi hilabeteetako iraungitze data du, produktuaren kalitateari kalterik egin gabe.

Erabilera

Berotu patatak air fryer-ean 15 minutuz 200 ºC-tan, gorrituta eta apur bat kurruskari egon arte. Ondoren, haragi eta arrain goarnizio gisa zerbitzatu, edo patatak bere horretan jan, limoi eta piperbeltz onduaz gozatuz.

Aurkezpena

450 gramoko ontziak.